Zer/nor dago kutxan?

Brief summary of activity

Partaideek izendatu gabeko kutxa batean zer/nor dagoen asmatu beharko dute galderak eginaz. Irekiak edo itxiak izan daitezke.

Aim of the activity

Ariketa lotsa galtzeko edo ikerketa eta/edo elkarrizketa moduluei sarrera egiteko erabili daiteke, galdera irekiak eta irratiko galderak nabarmenduz elkarrizketetarako, eta baita 5 W + H galderak ere. Partaideek galdera berri bati ekin aurretik erantzuna aditzen ikasiko dute.

Expected Outcomes

Partaideak ireki eta erlaxatu egingo dira. Galdera ireki eta itxiak erabiltzearen arteko ezberdintasunez eta horien abantailez jabetuko dira. 5 W + H galderak ikerketarako teknika gisara erabiltzen ikasiko dute.

Informations for Trainers

experience and skills required

Hezitzaileak trebea izan behar du ikerketa zein elkarrizketa tekniketan, eta informazio gehiegi ez ematen saiatu galdera itxiak itaundutakoan. Jolasa prestatzean, taldekideek ezagutzen duten objektu edota pertsonaiak topatu behar ditu.

infrastructure, setting, resources

Gela zabal bat.

Length

Jolasak 5 minutu inguru irauten ditu. Dena dela, hezitzaileentzat informazioarekin, ordubeteraino ere iraun lezake.

Materials

Kutxa bat. Objektu bat edo paper zati bat kideei ezaguna zaien norbaiten izenarekin.

How the activity should take place

Hezitzaileak jolasa azaltzen du. Kutxa bat dago, barruan objektu bat (kasu honetan partaideek eskuz esku pasa eta astindu egin dezakete kutxa, informazio bat bederen lortzeko) edo paper bat izen batekin idatzita daukana. Asmatu egin behar dute zer dagoen galdera irekiak, itxiak edo bietarikoak eginez. Aztertu zein kalitateko informazioa lortu den mota bateko eta besteko gladeren bitartez. Eztabaidatu mota bakoitzekoen erabilgarritasuna irratiko elkarrizketa baten baitan.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Hezitzaile batek nahikoa behar luke taldearenzat, edozein partaiderekin ondo funtzionatzen duen ariketa dibertigarria baita.

Variations

Lehen aldian galdera irekiak baimendu soilik, eta itxiak bigarrenean. Zenbat galdera egin dira aldi bakoitzean partaideek zer zen asmatu aurretik? Kasu bakoitzean eskuraturiko informazioaren kalitatea aztertu.

Tips for Trainers

Sinplea egin. Objektu edo pertsonaia zail batek jolasa luza dezake, eta zure helburua finean elkarrizketa eta ikerketari buruzko eztabaida sortzea da.

Participants

Ulertzen al dute partaideek galdera irekien eta itxien arteko aldea? Eskatu elkar elkarrizketatzeko soilik galdera irekiak erabiliz, ulertu dutela bermatzeko.

Scheduling

Elkarrizketaren aurretik; ikerketaren aurretik edota lotsa galtzeko ariketa bezala formakuntzaren edozein ataletan.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print