ZER DA KOMUNIKAZIOA?

Brief summary of activity

Ondorengo jarduerak taldea komunikabide tradizionalez gain (telebista, irratia, zinea…) dauden bestelako kanalez kontzientziatzeko balioko du, eta nola ailegatu hauetara jakiteko, nola erabili, nondik jasotzen duten informazioa, eta abar.

Aim of the activity

Ohikoez gain (telebista, irratia, zinea…), eskura dauden bestelako komunikabideak identifikatzea.

Expected Outcomes

Kontzientziatzea dauden ohiko komunikabideez gain (telebista, irratia,zinea…) daudenetaz, eta nola ailegatu horietara eta erabili, nondik ateratzen duten darabilten informazioa.

Informations for Trainers

experience and skills required

Komunikabideei buruzko ezagutza zabala, aholkularitza gaitasuna, ariketa hau zabalik baitago eztabaidara.

infrastructure, setting, resources

Aparteko beharrizanik gabe

Length

60 minutu

Materials

Paperezko arbela eta errotulagailuak, idazmateriala ikasleentzat (ezgaitasunak dituztenentzat edo ikusmen urritasuna dutenentzat ez)

How the activity should take place

Hezitzaileak partehartzaileei eskatzen die identifikatzeko - • Zein komunikabide erabili zituzten ikasleek aurreko egunean? Zenbat denboraz? Nor da horren jabea? Nork har dezake parte? - • Erabilitako komunikabidea edonorentzat eskuragarria al da? (helduagoak,haurrak, alfabetatze arazodunak, banda zabala, hizkuntza eta argota…) • Zer gertatzen da komunikabidea eskura ez daukatenekin? Zein da komunikabide horren aldea komunitarioekiko? Nork eta nola egiten du? (taldelana vs bakarkakoa ordenagailu/telefono/tabletarekin). Eskatu irudikatzeko nola egingo zuten. Zein mezu gustatuko litzaieke komunikatzea? Nola beteko zuten ordu hori? Zein itxura izango zuen, edo zein doinu? Ikasleek binaka eztabaida dezakete eta taldearekin elkarbanatu gero, edo, partehartzaile kopuruaren arabera, eztabaida irekia izan daiteke talde handian.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10 (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dituztenentzat, 4 hezitzaileko)

Tips for Trainers

Merezi du baita ere komunikabide komunitarioen definizio laburra emateak, nabarmenduz irrati-komunitarioak komunitateko bolondresek egiten dituztela eta komunitateak daukala jabetza, etekinik gabeko oinarri batzuen baitan, bestelako bertako irrati-etxe komertzialetatik bereizten delarik.

Participants

Aparteko baldintzarik ez. Edozein talderekin erabili daiteke ariketa hau, eta ikuste-elementuak kenduz gero, baita ikusmen urritasuna daukaten partaideekin ere.

Analysis and evaluation

Partehartzaileek identifikatu al dituzte komunikabide guztiak, hala nola sozialak, iragarkiak eta bestelakoak ere? Jabetu al dira edukiek beraien mundu ikuskeran izan dezakeen eraginaz, eta zenbait komunikabide espezifiko hautatzeko izan dituzten arrazoiez?

Scheduling

Trebakuntzako lehendabiziko ariketetarikoa izan liteke hau, formatzaileari partehartzaileen mundu ikuskerari eta horien interesei buruz gehiago jakiteko aukera ematen baitio, aldi berean jabetuz erabiltzen dituzten komunikabideez eta interesgarri zaizkien edukiez.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print