ZER DA IRRATI-KOMUNITARIOA?

Brief summary of activity

Zenbait ohiko irratiko pista edo grabazio (publikoak eta komertzialak) jarriko zaizkie partehartzaileei. Irrati-komunitarioetako pistak (promozio/iragarkiak programa/egun berezietako irratiko saioak, hala nola 16 Days Campaign, International Day Against Racism, musika espezialistenak, lekuan lekuko kirol saioak) ere bai. Partehartzaileei eskatuko zaie eduki aniztasuna komentatzeko, hala nola ahoskerak, azentuak edota ahotsak, eta ia horiek badaukaten ohiko irratietan presentziarik.

Aim of the activity

Jardueraren xedea partaideek irrati-komunitarioa zer den ulertzea da, horretarako hurreratze praktiko eta dibertigarria erabiliz, erabilgarria izango dena ikusmen urritasuna, itsutasuna edo alfabetatze arazoak dauzkaten partehartzaileentzat.

Expected Outcomes

Partehartzaileek ulertu egingo dituzte irrati-komunitarioen gako diren printzipioak, hala nola irisgarritasuna, eduki aniztasuna eta aukera berdintasuna.

Informations for Trainers

experience and skills required

Eztabaidan oinarrituriko jarduera da hau. Formatzaileak taldeen aholkularitzan trebatua izan behar du. Oso argi behar du izan azaltzerakoan zeintzuk diren aurreikusitako helburuak, eztabaida horraino gidatzeko. Ikaste helburuak komunitate-irratiaren baloreei loturik daudenez, aholkulariari erabilgarri suerta dakioke AMARC Europako Irrati Komunitarioentzako Agiria ezagutzea.http://www.amarceurope.eu/the-community-radio-charter-for-europe/

infrastructure, setting, resources

Apartekorik ez

Length

Jarritako pista kopuruaren eta eztabaidari eskainiriko denboraren arabera, 30-40 minutu har ditzake.

Materials

Grabaketak ohiko irratienak zein komunitarioenak (programen promoak, sarrerak, edota bestelakoak izan daitezke) partaideei konparaketa ahalbidetzeko. Audio-erreproduzitzailea. (hau da, ordenagailua eta bozgorailuak).

How the activity should take place

Formatzaileak pistak erreproduzituko ditu komunikabide publiko eta komertzialenak. Eskatu partaideei eztabaidatzeko entzundakoaren inguruan honako puntuez: • parekotasunak/aldeak tonu eta edukietan, • aurkezlearen hizketarako modua. Formatzaileak orain irrati-komunitarioetako pistak jarri. Eskatu partehartzaileei tonu eta edukiak alderatzeko, baita aurkezlearen hizketa modua ere. Bukaeran, hezitzaileak ondorio garrantzitsuenak laburbilduko ditu, eta horiek lotu irrati-komunitarioaren baloreekin.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10. Eztabaidan oinarrituriko ariketa izaki, formatzaile batek nahikoa behar luke taldearentzat.

Risk and possible adaptation

• Grabaketa zehatzak aukeratu, partehartzaileen araberakoak. Esaterako, musika programak gazteentzat.

Variations

• Ariketa hau molda daiteke ikerketa gisara, saio zehatzen edukiak aztertuz. Eskatu bilatzeko parekoak edo ezberdinak diren edukiak irrati-kateetako albistegietan, horrekin eztabaida dezaten zein diren albiste irrati konbentzionaletan (berri-agentziak, presio taldeak, agintariak) vs. editorial askatasuna irrati-komunitarioetan. Nork markatzen du agenda? Frogatu ea nondik datorren informazioa irratiko kontakizun batean eta eztabaidatu informazio iturriez, nabarmenduz ohiko irratiek darabiltzaten adituen (akademikoak, politikariak, profesionalak) partehartzea edo bigarren mailako iturriak vs. egoera bizi izaten ari diren pertsonak eta zuzeneko iturriak irrati-komunitarioetan. (Esate baterako, immigrazioari dagokionez, non politikari eta akademikoak gonbidatzen dituzten hitz egitera, baina etorkinen ahotsik ez den ageri eztabaidan).

Tips for Trainers

Aldez aurretik ondo prestatu, ezagutu pistak eta azpimarratu partaideek harrapatzeko zailago izango zaizkien aspektuak (hizkuntzaren erabilera estandarizatua eta antzeko azentu “onargarriak” komunikabide komertzialetan, irrati-komunitarioek hizkuntza eta azentu aniztasun handiagoa daukaten bitartean, esaterako), eta abar.

Analysis and evaluation

Eskatu partehartzaileei laguntzeko laburtzen irrati komertzial eta komunitarioen arteko aldeak ariketaren amaieran, eta baita ere baloratzeko ea badiren komunitate-irratien baloreen jakitun.

Scheduling

Ikerketa eta elkarrizketa baino lehen edota irrati-komunitariorako sarreraren atal gisara.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print