Soinu ehiza

Brief summary of activity

Ikasleak ikastaroa egiten ari diren auzunean zehar ibiliko dira, eta hainbat soinu grabatuko dituzte - trafikoa, kaleko soinuak, hizketaldiak.

Aim of the activity

Ariketa honen bitartez partaideak oinarrizko grabaketak egiten trebatuko dira, eta giro-soinuek elkarrizketa baten itxura edo entzunkortasuna nola eragiten duten ikusiko dute.

Expected Outcomes

Grabagailu eramangarri baten oinarrizko erabilera ezagutuko dute, istorio bat nola kontatu soinuak bakarrik erabiliz ere ikasiko dute, eta baita elkarrizketa bat modu bizi batean aurkezten ere.

Informations for Trainers

experience and skills required

Apartekorik ez.

infrastructure, setting, resources

Grabagailu eramangarri bat gutxienez bi partaideko.

Length

30 minutu grabaketak egiteko eta beste 15 horiek aztertu eta eztabaidatzeko.

How the activity should take place

Hezitzaileak grabagailuak banatu, horiek nola dabiltzan azaldu (grabatze funtzioa, soinua doitzea, distantzia egokia zein den, eta abar). Esan ikasleei auzunean zehar ibiltzeko eta interesgarriak edo berezkoak iruditzen zaizkien bost soinu grabatzeko eskatu.Ikasleak binaka aritu daitezke - kasu honetan grabagailu bana eman beharko zaio bikote bakoitzari. 30 bat minuturen ostean, berriz ere bueltan izango dira eta jaso dituzten soinuak adituko dituzte, identifikatzen saiatuz. Entzunaldia egin bitartean, hezitzaileak nabarmendu egingo du giro-soinu ezberdinak erabiltzearen garrantzia - partaideek elkarrizketa mota ezberdinak ere aipatuko dituzte bide batez -, noiz eta nola erabili giro-soinuak audio materialean dena bat etor dadin. Hizketaldi hau elkarrizketen gaiarekin lotura egiten joateko erabil daiteke.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Hezitzaile 1 6 ikasleko, 8 ikasleko gehienez ere.

Risk and possible adaptation

Ariketa hau ez da horren esanguratsua ikusmen urritasuna daukaten pertsonekin (ezustekoak jasotzeari dagokionez bederen), soinuen bidez orientatzen ohituak baitaude egunerokotasunean.

Tips for Trainers

Elkar ezagutzeko ariketa konplexuago moduko bat da hau - asti nahikorik ez badugu edo denbora aurreztu nahi badugu, bazkalorduko tartean edo beste tarte libre batean egin daiteke berau.

Participants

Ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin egiteko ariketa aproposa da.

Analysis and evaluation

Ikasleek besteen grabaketak entzungo dituzte eta soinuen iturria identifikatzen saiatuko dira. Bukatzeko, irratian entzuten dituzten elkarrizketei buruz jardungo dute apur batean.

Scheduling

Ikastaroaren hasieran, grabagailuen erabilera eta elkarrizketatzeak landu aurretik.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print