Saioa bultzatuz

Brief summary of activity

Parte-hartzaileek beraien saio propioa bultzatzeko egitasmo edo estrategia bat sortuko dute. Ariketa hau aitzakia polita da entzule izan litezkeen pertsonei, zuzentzen gatzaizkien taldeei eta komunitatearekiko engaiamenduari buruz hitz egiteko.

Aim of the activity

Komunikabide kontsumitzaileen ohiturez eztabaidatzea eta sustapen tresnez gehiago ikastea.

Expected Outcomes

Partaideek entzuleen komunikabideekiko kontsumo-ohiturez gehiago ikasiko dute - gai izango dira beraien saioa / ekitaldia sustatzeko plan bat garatzeko. Zenbait promozio-tresnaren eta bideren (doakoak) erabilgarritasunaz ere jabetuko dira.

Informations for Trainers

experience and skills required

Ez da aparteko jakintzarik behar, nahiz eta aldez aurretik komunkabideen tresna sozialei buruzko oinarrizko ezagutza izatea baliagarria den.

infrastructure, setting, resources

Apartekorik ez, ikasgela eroso bat soilik.

Length

30 minutuz.

Materials

Argibide laburrak paperezko txarteletan ikasleentzat. Txarteletan gizarteko talde edo multzo baten izena izango da (esaterako: herri txiki bateko bertako biztanleak, hiri handi bateko 18-26 urte bitarteko gazteak, ezintasunak dauzkaten pertsonak, unibertsitateko ikasleak, hard rock musikaren jarraitzaileak, eta abar).

How the activity should take place

Hezitzaileak gizarteko talde ezberdinen izenak dauzkaten txartelak banatuko dizkie kideei. Bizpahiru pertsonak elkarrekin ere lan egin dezakete - ariketa horiengana ailegatzeko bideak aurkitzea da. 15 minutu izango dituzte modu, bide eta tresnen ezberdinen zerrenda bat egiteko, balizko entzule berriak lortze aldera. Taldeak honakoak izan litezke, esaterako: herri txiki bateko bertako biztanleak, hiri handi bateko 18-26 urte bitarteko gazteak, ezintasunak dauzkaten pertsonak, unibertsitateko ikasleak, hard rock musikaren jarraitzaileak, eta abar.Taldeka, beraien ideiak aurkeztuko dizkiete gainontzekoei 5 minututan, eta talde zabalean ideia horiei buruzko iritzia jasoko da - hezitzaileak eztabaidaren moderatzaile rola izango du.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Hezitzaile bat 8 edo 10 kideko.

Risk and possible adaptation

Baliteke hezitzaileak diren sustapen metodo eta tresna guztiak ez ezagutzea, baina aukera ona izan daiteke esperientziak elkartrukatzeko.

Ariketa honek, modu honetan antolatuta bederen, ez du ongi funtzionatu ohi ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin.

Variations

Ikasteko zailtasunak badauzkate, beraiekin batera saiatu irratsaioa sustatzeko moduak bilatzen. Sortu iragarki bat argazki batekin eta testu labur batez hornitua facebookerako - izendatu kide bat edo bi argazkia ateratzearen arduradun, beste bat edo bi testua pentsatzeko, beste bat editatzeko, beste bat interneten zintzilikatzeko, eta abar.Elkarrekin lan egin, erredaktore-talde moduan.

Tips for Trainers

Online plataformen tresnak eta aplikazioak horrelako abiaduran berritzen direnez, posible da hezitzaileak azken berrikuntzei buruzko informaziorik ez izatea.Utzi partaideei ideia elkarrekin partekatzen, eta ideia berriak jaso.

Scheduling

Formakuntzaren azken fasean.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print