ROL-JOLASA IRRATI GENEROEKIN

Brief summary of activity

Parte-hartzaileak irrati genero nagusiak, horien ezaugarriak eta oinarrizko ezberdintasunak identifikatzen saiatu behar dira, rol-jolas baten bidez.

Aim of the activity

Parte-hartzaileak irratiko genero garrantzitsuenetara ohitzen dira eta ezberdintasunak identifikatzen dituzte; identifikatzen saiatzen dira zein genero den egokia egoera edo ekitaldi ezberdinak aurkeztu edo irudikatzeko.

Expected Outcomes

Ikasleek oinarrizko kazetaritza / irrati generoak ezagutuko dituzte, baita horiek egoki erabiltzen ikasi ere.

Informations for Trainers

experience and skills required

Ez da aparteko esperientziarik behar, baina komunikabideen eta komunikabide moten inguruko oinarrizko ezagutza izatea abantaila bat da.

infrastructure, setting, resources

Apartekorik ez, ikasgela eroso bat baino.

Length

30 minutu jolaserako eta 10 analisi eta ebaluaketarako.

Materials

Paperezko txartelak ikasleentzako jarraibide laburrekin.

How the activity should take place

Hezitzaileak txartelak banatuko dizkie partaideei. Hasiera batean, lauzpabost irrati-genero aurkez daitezke ariketa honen bitartez - elkarrizketa, erreportajea, berriak, jendearen ekarpenak (zuzendariari eskutitzak bezalatsu), deskribapena.

Ariketan, hautaturiko ekitaldia modu ezberdinetan aurkezten da, irrati genero ezberdinen bitartez (esaterako: aldi baterako erakusketa baten irekiera ekitaldia museo batean). Parte-hartzaileek ekitaldi hori aurkeztuko dute tokatu zaien irrati generoaren eta emaniko jarraibideen arabera. - behar izanez gero, taldeko beste kide batzuei parte hartzeko eska diezaiekete.

Performance bakoitzaren ostean, entzuleek zein irrati-generori dagokion eztabaidatuko dute, genero horren ezaugarri nagusiak zerrendatuz. Hezitzaileak lagundu egin dezake ezaugarriak topatzen honako galderak eginez: “Elkarrizketaturik zegoen ala bakarrik ari zen hizketan esataria?” / “Emozionalki inplikatzen al zen edo emozioak eragiten al zituen?” / “Zein iraupen zuen?” / “Zein zen elkarrizketatzailearen helburua?”, eta abar.

Irrati-genero ohikoenak bereizteko gai izango dira ikasleak jarduera bukatzerako.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Hezitzaile bat 8 edo 10 ikasleko.

Risk and possible adaptation

Rol-jolasek ongi funtzionatzen dute ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin, baina ariketa ondo bereizten diren bi genero identifikatzera bideratu beharko litzateke, esaterako, berriak eta jendearen ekarpenak.

Tips for Trainers

Komenigarria da partaideek jadanik zenbait ordu edo egun bat elkarrekin pasa izana, ez daitezen lotsatuta sentitu besteen aurrean antzezterakoan. Ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin ariketa laburtu egin beharko zen.

Analysis and evaluation

Partaideek besteen grabazioak entzungo dituzte eta identifikatzen saiatu, horri buruz hausnartuz. Amaitzeko, hainbat irrati-katetan normalki entzun ohi dituzten elkarrizketei eta irratsaioei buruz jardungo dute.

Scheduling

Trebakuntzaren lehendabiziko fasean, elkarrizketekin eta grabagailu eramangarrien erabilerarekin hasi aurretik.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print