PLASTIKOZKO PANPINAK

Brief summary of activity

Partehartzaileek komunikabideek orokorrean dauzkaten helburuez hitz egingo dute, komunikabide mota ezberdinek dauzkaten ezaugarriez, eta beraiek ematen dieten erabileraz.

Aim of the activity

Ikasleak komunikabideen ingurunearekin trebatzea, baita komunikabide eta irrati komunitarioenetara ere.

Expected Outcomes

Ikasleek komunikabide mota ezberdinen ezaugarriak ikasiko dituzte eta komunikabide komunitarioen oinarri eta printzipioetan trebatuko dira.

Informations for Trainers

experience and skills required

Ez da aparteko esperientziarik behar.

infrastructure, setting, resources

Ez da apartekorik behar, ikasgela eroso bat baino ez.

Length

40 minutuz.

Materials

Plastikozko hainbat panpina (playmobileko pertsonaiak zeinak ogibide, klase sozial eta genero ezberdinak irudikatzen dituzten) - parte-hartzaile kopurua baino hiruzpalau panpina gehiago.

How the activity should take place

Hezitzaileak panpinaz beteriko kutxa bat ekarriko du - partaide bakoitzak bana hartu behar du. Trebatzaileak beraien burua panpinen bitartez aurkezteko eskatuko die - nor diren, zer egiten duten, zer ikusten duten telebistan eta zer entzuten irratian.Aurkezpen erronda bukatutakoan (zeina bide egokia den partaideen komunikabide kontsumo ohiturez zeharka jarduteko) irakasleak partaide / panpinei (ingurune ezberdinetatik datozenak) eskatuko die guztientzat aproposa izango den irrati bat irudikatzeko. 10 minutu dauzkate adostasun batetara ailegatzeko eta bakoitzaren tokia edo rola irrati horren baitan definitzeko.Ikasleek - talde moduan orain- nork zer egiten duen irratian aurkeztu ostean, aukera luzatzen zaio hezitzaileari irrati-komunitario baten eta bestelako komunikabideen arteko aldeak nabarmentzeko. Ariketa bukaeran, alde hauetaz hitz egin, hezitzaileak irrati-komunitarioen mugimenduaren printzipioak azpimarratzen dituen bitartean.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Hezitzaile bat 8 edo 10 ikasleko.

Risk and possible adaptation

Ariketa hau ezin erabil daiteke ikusmen urritasuna daukaten pertsonekin, begiz hauteman daitezkeen ezberdintasunetan oinarritzen baita (panpinen / estereotipoen arteko ezberdintasunak).

Tips for Trainers

Ikasteko zailtasunak dauzkaten pertsonen trebakuntzarako oso egokia da ariketa hau, eta iraupena luzatu daiteke.

Analysis and evaluation

Ikasleek komunikabide motez, ezberdintasunez, espezialitateez hitz egingo dute - ariketa bukatzerako kideak irrati-komunitario batez eta horren funtsez ideia argiago bat izango dute.

Scheduling

Trebakuntza hasieran - sarreraren ostean.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print