Moztu eta editatu

Brief summary of activity

Hiru egunean zehar, partehartzaileek edizio digitalerako softwarea eskura izango dute, audio grabazio bat editatzeko.

Aim of the activity

Partehartzaileei nola editatu irakastea.

Expected Outcomes

Moztu eta editatzean erabiltzen diren hardwarea eta softwarea ezagutzea. Audio fitxategiekin ordenagailuan nola lan egiten den ulertzea.

Informations for Trainers

experience and skills required

Edizio digitalerako erabili beharreko softwarearen ezagutza.

infrastructure, setting, resources

Irrati estudioan eskuragarri daukagun materialaren arabera, Samplitude Silvercloud erabil genezake, freewarea baita (testei buruzko trebakuntzan erabilitakoa), PCrako Wavelab ere aproposa da, eta Audacity ez dago gaizki Linux eta Mac (freeware) gailuetarako.

Length

90 minutuko tarteak partaideko, hiru egunetan zehar.

Materials

PCak, ediziorako softwarea.

How the activity should take place

Partaideek moztu eta editatu egingo dute grabaturiko edozein material (esaterako, erreportai bat). Aldez aurretik grabaturiko materiala moztu eta editatuko dute, edukian eta edizio prozesuan atentzioa jarriz (adibidez, grabaketako esaldi nabarmenenak aukeratuz). 1. eguna: partaide/bikote bakoitzari 90 minutu ematen zaizkio 10 minutuko iraupena duen elkarrizketa bat moztu eta editatzeko (hezitzaileek artxibategitik aukeraturiko irrati-lana ez den ohiko grabazio bat, nahasmen handiduna), gehienez ere 5 minutu irauten dituena. 2. eguna: partaide/bikote bakoitzak 90 minutu izango ditu15 minutuko elkarrizketa moztu eta editatzeko, segida logiko batekin (hezitzaileek harturiko hau ere artxibategitik, behin-behinean errefusaturiko materiala, luzeagoa) gehienez lau minutuko lana ekoizteko. 3. eguna: aurreko mozte eta editatze ariketetan ekoizturiko materiala partaide guztiak izango diren saio batean landuko da.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Bana.

Risk and possible adaptation

Teklatua handiagoa eta markak pantailan beharrezkoak izan daitezke, hala nola software berezia ere pertsona itsuentzat (http://audiacc.de MAC aparailuentzat, eta informazioa hemen:http://www.delamar.de/allgemein/offener-brief-an-die-hersteller-von-musiksoftware-im-namen-blinder-musike r-10971 )

Participants

Partaide bakoitza bere kabuz barneratu behar da ariketa praktiko honetan.

Analysis and evaluation

Azken ekoizpena partaide guztiek entzungo dute, eta egiturari eta soinuaren kalitateari buruzko feebacka egingo dute. Horrez gain, erabilitako softwarearen erabileran eta edizio prozesuan nola sentitu diren ere baloratuko dute.

Scheduling

Elkarrizketa eta ikerketaren ostean.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print