MIKROFONOEN ETA ENTZUNGAILUEN TEKNIKA

Brief summary of activity

Partehartzaileak mikrofono eta entzungailuen erabileran trebatzeko balio du ariketa honek.

Aim of the activity

Kalitatezko grabaketak bermatzeko, mikrofonoen eta entzungailuen erabilera zuzena ezagutzea.

Expected Outcomes

Jakintza eta trebakuntza jasoko dute partaideek honakoez: a) entzungailuen erabilera zuzenaz b) mikrofonoaren erabileraz

Informations for Trainers

experience and skills required

Mikrofono eta entzungailuen erabileraren trebakuntza praktikoa izatea.

infrastructure, setting, resources

Formakuntza gela eta/edo estudioa..

Length

80 minutuz.

Materials

Mikrofono mota ezberdinak, entzungailuak, grabagailu eramangarriak, sarbideak mikro eta entzungailuentzat estudioan.

How the activity should take place

Hezitzailearen sarrera: labur, tarte bat eskaini entzungailuei; azaldu erabiltzaile eta profesional mailako entzungailuen arteko aldea, eta horien garrantzia soinuaren monitorizazioan. Hezitzailearentzat informazioa: emititzeko programak ekoizterakoan beharrezkoa da entzungailu handiak erabiltzea. Honek soinu mailaren monitorizazio lanetan lagunduko zaitu, entzuleek adituko dutena ahalik eta kalitaterik onenaz eskaintzeko. Entzungailuak jantzita mikrofonotik datorren soinu iturrian murgildu ahalko zara, bestela entzungo zenukeen edozein soinu bazter utziz.Entzungailuak entzungailu-irteera entxufean sartzen dira ‘jack’ konektore bat erabiliz. Estudioko entzungailu mota hau ‘entzungailu zirkumauralak’ izenez ezagutzen da, zeinak kuxinak dauzkaten belarrien inguruan, normalki handiak eta erosoak izaten direnak. Entzungailuen erabileraren eredua. Hezitzailearen sarrera: erakutsi zein den erabiltzeko teknika zuzena, ezker eta eskubiko aldeak entzungailuaren alde zuzenarekin estaltzearen garrantzia azaldu, erreprodukzio bolumena kontrolatzeko. Taldeko ariketa: partaide bakoitza entzungailuak janzten saia dadila. Eskatu iezaiezu audio labur bat grabatzeko, entzungailuekin eta horiek gabe. Emaitzak konparatu, eta hitzegin kalitatezko soinuaren monitorizaziorako horrek daukan garrantziaz. Nola erabili mikrofonoa. Trebatzeko sarrera: estudiorako zein grabagailu eramangarrietarako eskuragarri dauzkagun direkziozko mikrofono mota ezberdinak erakutsi. Azaldu zein den mikrofonotik ahora mantendu beharreko distantzia egokia, eztanda kolperik edo distortsiorik eman ez dadila bermatzeko. Erakutsi mikrofonoen mailak nola monitoriza daitezkeen kontrol mahaia edota grabatzeko softwarea erabiliz. Mikrofonoa eta entzungailuak grabagailu eramangarrira nola konektatu behar diren erakutsi. Erakutsi nola monitorizatu daitezkeen mikrofonoen bolumen mailak. Hezitzailerentzat informazioa: guzti honetarako pausuek honakoak hartu behar dituzte barnean: a) Material zakua ireki eta atera mikrofonoa eta osagarriak. b) Mikrofonoaren buru gainean txapela biguna jarri. c) Grabagailuan konektatu mikroaren kablea. d) Entzungailuak belarrietan modu egokian kokatu eta ziria entxufean sartu. e) Soinu froga bat egin, eta ekidin mikroan ‘putz’ egitea, aparailuaren ondo grabatzeko ahalmena murriztu dezake horrek eta. f) Zure ahoa mikrofonotik esku edo ukabil bateko distantziara egon behar da. Partaideei hori egiteko eskatu, dena modu egokian konektatuta dagoela segurtatu bitartean.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

5 (itsutasuna edo ikusmen urritasuna daukaten partaideekin banaka, ikasteko zailtasunak dauzkatenekin 4 hezitzaileko)

Tips for Trainers

Sinplea eta praktikoa egiten saiatu, estudioetan izaten diren mikroak nola erabili azalduz, eta direkziozkotasunari buruzko azalpen laburra eskaini. Tailerra ahal bezain praktikoa egin.

Participants

Aparteko beharrik gabe. Edozein talderekin egin daiteke jarduera hau, eta elementu bisualak baztertuta eta ukimenezko hurrerapen bat eginez, baita pertsona itsuekin ere.

Analysis and evaluation

Partaideek gogoan hartu al dute zein den mikrofonoraino utzi behareko distantzia? Ba al dakite mikroa grabagailura konektatzen? Mikrofonoaren bolumena monitorizatzen eta distortsiorik ez dagoela segurtatzen ikasi al dute? Ba al dakite nola kontrolatu entzungailuen bolumena mahaira jarritakoan?

Scheduling

Trebakuntza teknikoaren ataleko lehen ariketetarikoa izan behar luke honek. Elkarrizketa teknikak jorratzeko baliagarria izan daiteke jarduera hau goiz egin izana.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print