Lehen mailako eta bigarren mailako ikerketa iturriak

Brief summary of activity

Gai zehatzei buruzko informazioa topatzeko iturriei erreparatzeko ariketa da hau.

Aim of the activity

Eskura izan ditzakegun iturri ezberdinen ezagutzea, komunikabide konbentzionalek erabiltzen dituzten iturri ‘aditu’ delakoez harago.

Expected Outcomes

Taldea eskura dauden iturri ezberdinez, zeinak irrati-komunitarioetako ekoizleentzat garrantzitsuak diren, jabetuko da.

Informations for Trainers

experience and skills required

Hezitzaileak ikerketa-iturriei buruzko ezagutza zabala behar du, eta baita irrati-komunitarioen printzipioetan trebatua ere, iturri esanguratsuak topatzen jakiteko.

infrastructure, setting, resources

Ikasgela aulkiekin.

Length

40 bat minutuz.

Materials

Paperezko Arbela eta errotulagailuak, idazketako Ikasleentzat Materiala (ikusmen arazoak dauzkatenentzat ez).

How the activity should take place

Eskatu ikasleei denda batean ordenagailu eramangarri bat erosten daudela imajinatzea. Zer galdetuko zenioke dendariari? Ateratzen diren galderak jaso (partaideak erabiltzen ari al diren Zer, Non, Zergatik, Nork, Noiz eta Nola). Adierazi iezaiezu ikerketari buruzko guztia bizi izan dutela horrekin.Ikerketaren definizio bat eskain iezaiezu: “Gai bati buruzko informazioa biltzea”, eta nabarmendu Ikerketa ez dela afera akademiko bat izan behar. Informazioa topatzeko iturriez ideia-zaparrada bat egin. Azaldu iturri horiek ikerketa prozesuaren parte direla. Orain informazioa topatzeko tresnen zerrenda bat osatzeko eskatu, eta paperezko arbelean jaso. Honakoak agertu beharko lirateke: - Hiztegia - Entziklopediak - Kontaktu-liburua- Egunkari-zatiak - Telefono-aurkibidea - InternetaGaldetu kideei ea zer uste duten dela garrantzitsua informazio-ikerketa egiterakoan. Lagundu beharrezkoa bada: - Oharrak arretaz jaso - Hitz-gakoak erabili - Iturria eguneratua dela egiaztatu - Informazioa eskaneatu eta esanguratsua dena jaso - Hautaketa arretaz egin - Iturri guztiak aintzat hartu - Oharrak ordenatu - Informazioa berregiaztatu!! Lehen eta bigarren mailako iturrien definizio labur bat eskaini. Lehen mailakoak zuzeneko lekukotasunak eskaintzen ditu ekitaldi, objektu, pertsona edo artelan bati buruz. Lehen mailakoek barnean hartzen dituzte legezko dokumentuak zein historikoak, bertako lekuko zuzenen azalpenak, esperimentuak, estatistika-datuak, idazkera-sortzailez erredaktaturikoak, audio zein bideo grabazioak, hitzaldiak eta artelanak. Bigarren mailakoak ‘adituak’ dira, ekitaldien interpretazio bat eskaintzen digutenak, bertan egon izan ez arren edo horiek bizi izan ez arren. Herriko futbol partida bat lantzeko, Lehen mailako iturriak jokalarien eta jarraitzaileen elkarrizketak, talde bien partidaren estatistikak lirateke. Bigarren mailakoak berriz, egunkarietan argitaraturiko partidaren kronikak izan daitezke.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10 hezitzaileko, 4 ikusmen urritasuna edo itsutasuna zein ikasteko zailtasunak dauzkaten kideekin.

Risk and possible adaptation

Itsutasuna edo ikusmen urritasuna daukaten kideekin zein ikasteko zailtasunak dauzkatenekin, hezitzaileak zenbait albisteren berri-emateak erreproduzitu ditzake, eta ikasleei eskatu informazio iturriak identifikatzeko, eta lehen mailakoak edo bigarrenekoak diren eztabaidatzeko.

Variations

Hezitzaileak zenbait albisteren berri-emateak erreproduzitu ditzake, eta ikasleei eskatu informazio iturriak identifikatzeko, eta lehen mailakoak edo bigarrenekoak diren eztabaidatzeko..

Tips for Trainers

Saio honek badauka komunikabideen munduan orokorrean trebatzeko edukirik, eta aproposa izan daiteke berriz ere Komunikabide-komunitarioen definiziora bueltatzea labur-labur - nabarmenduz irrati-komunitarioetan zuzeneko lekukoak jotzen ditugula egiazko ‘aditutzat’. Era berean, irrati-komunitarioak komunitatean bertan sortzen duela informazio-iturri sarea ere aipatu, bertako kide eta eragileekin zein ohiko komunikabideetan presentzia gutxitua daukaten giza-taldeekin.

Analysis and evaluation

Ikaskideek identifikatu al dute iturri oro, horiek lehen edo bigarren mailako diren hauteman al dute? Jabetzen al dira komunikabideen informazio-iturriak topatzeko moduez, eta horiek entzuleriaren mundu-ikuskeran izan dezaketen eraginaz jabetzen al dira?

Scheduling

Elkarrizketen aurretik.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print