KOMUNIKABIDE-HERRIKOIAK PANORAMA OROKORREAN (AITORTZA, LEGEA ETA ERREGULAZIOA)

Brief summary of activity

Ariketa honen bidez taldekideek formakuntza saioak eskaintzen ari den irrati-komunitarioen printzipio eta xehetasunen garrantziaz jabetuko dira.

Aim of the activity

Irratiaren baloreak ezagutzea eta irrati-komunitario batek beste komunikabide batzuekin alderatuz dauzkan ezberdintasunak identifikatzea.

Expected Outcomes

Ariketa amaitzean partehartzaileek jakin behar dute honakoez: 1. Irrati-komunitarioen rola komunikabideen panorama orokorraren baitan 2. Sare nazionalaren/eskualdekoaren inguruko oinarrizko ezagutza 3. Oinarrizko ezagutza AMARC eta CMFE 4ren inguruan.

Informations for Trainers

experience and skills required

Komunikabideen, eta bereziki komunitarioen, inguruko ezagutza zabala (historia, legezko egoera, kateak), aholkulari gisa jarduten jakitea, jardueraren muina eztabaida irekia baita batez ere.

infrastructure, setting, resources

Formazio gela eta aulkiak.

Length

90 minutuz

Materials

Proiektorea eta interneterako konexiodun ordenagailua, paperezko arbela eta errotulagailuak, irrati-komunitarioen eskuorriak eta/edo AMARC eta CMFErenak, eskualdeko komunikabide komunitarioen historiari buruzko oinarrizko azalpena. Grabagailua (aukerakoa).

How the activity should take place

Hezitzaileak gidaturiko mahainguru gisako eztabaidari ekin, herrialdeko komunikabideen inguruan - Zerk sortzen du komunikabidea (zerbitzu publikoa, tokikoa eta nazionala, komertziala, egunkariak, telebista, irratia, komunikabide berriak, nork daukan horien jabetza, zer eskaintzen duten, zein den komunikabide herrikoien rola testuinguru horretan - zer dakiten irrati-komunitarioez. Helburua ikasleei komunikabideek orokorrean, eta irrati-komunitarioek bereziki, daukaten izateko arrazoiaren eta funtzioaren inguruan hausnartuaraztea da. Partehartzailearen profilaren araberako galderak egin, erantzunen bila. Zer kusten duzu telebistan, nondik jasotzen dituzu albisteak eta abar. Eztabaidatu ostean, hezitzaileak bere irrati-komunitarioaren historiari buruzko aurkezpen labur bat egin dezake. Oharra: erabilgarria izan daiteke irratiaren hastapenetatik eta denbora luzez bolondres jardun duen norbait ekartzea hau egiteko. Hezitzailearentzat informazioa: aurkezpenak irratia noiz eta nola hasi zen, hasierako ikuspegia, horretarako motibazioa, haiserako esperientziak, logistika, hala nola kokapena, ekipamendua, bolondresak, finantziazioa eta abar azaldu beharko lituzke besteren artean. Pena merezi lezake baita ere legeztatzea eta erregulazioa aipatzeak (lizentzia eskuratzeak nola egiten diren, eta zein diren baldintzak hori zein finantziazioa lortzeko). Copyrighta aipatzea gomendagarria da atal honetan. Saioa bukatzeko, eskualde zein nazio mailako eta nazioarteko irrati sare eta elkarteen inguruko informazioa aipa daiteke, AMARC edo CMFE elkarteei buruzkoa esate baterako, eta/edo horiei buruzko informaziodun eskuorriak banatu. Alternatiba: eskura dauden bideoak erabili, honako helbidean aurkitzen dena esaterako: http://vimeo.com/22394163, http://www.youtube.com/watch?v=u5O0gfdL304

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10 (ikusmen urritasuna edota ikasteko zaitasunak dauzkatenekin, 4 hezitzaileko).

Variations

Eztabaida grabatu egin daiteke, editatu eta fitxategia sortu ikusmen urritasuna daukatenentzako tresna modura. Eskuorriak emailez bidal dakizkieke taldekideei.

Tips for Trainers

Partehartzea sustatu eztabaidan. Partaideak adi mantetzeko galderak luzatu horiei.

Participants

Aparteko eskakizunik gabe.

Analysis and evaluation

Zure erakundearen baloreei loturiko hiru elementu gako aipatzeko gai al dira partaideak? Eskualdeko zein nazio mailako elkarteak eta nazioartekoak aipa al ditzakete?

Scheduling

Formazioaren sarrera. Editorialaren erabakiak, ikerketa iturriak edota edukien produkzioan kontutan hartzen diren baloreak ulertzeko garrantzitsua da irratiaren printzipioak zein diren ulertzea. Diren eskualdeko, nazio mailako zein nazioarteko elkarte eta sareei buruzko eskuorriak presta ditzake formatzaileak horien webguneetan arakatuz. Europako AMARCi buruzko informazioa amarceurope.eu helbidean. CMFEri buruzkoa cmfe.org helbidean.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print