KOMUNIKABIDE HERRIKOIAK KOMUNITATEAREN AKTIBAZIORAKO

Brief summary of activity

Eztabaida partehartzailearen bitartez, partaideek komunitatearen garapenaren eta komunikabide propioen arteko loturak ezagutuko dituzte.

Aim of the activity

Partaideak konturatzea komunikabideak komunitatearen garapenerako tresna izan daitezkeela.

Expected Outcomes

Ikasleek ezagutza eta ulermena jasoko dituzte honakoen inguruan: • Irrati-komunitarioaren baloreen eta komunitatearen garapenaren arteko loturak • Irrati-komunitarioaren hedatzea komunitatearen tresna modura • Garapena • Irrati-komunitarioaren bitartez norbanakoak trebatu eta garatzearen garrantziaz.

Informations for Trainers

experience and skills required

Ezagutza zabala komunikabideen, eta batez ere komunitarioen, inguruan (historiaz, estatus legalez, sare eta elkarteez), aholkulari jarduteko erraztasuna, jarduera eztabaida irekia izango baita batez ere.

infrastructure, setting, resources

Estudioa edo grabagailu eramangarria.

Length

40 minutuz.

Materials

Grabagailua/estudioa.

How the activity should take place

Irrati-taula eztabaida: irrati-komunitario estudioak inklusioa nola ahalbidetu eta gauzatu dezakeen azaltzera bideratu eztabaida. Hezitzailearentzat informazioa: honakoak izan behar ditu barnean: a) Urteroko irrati-komunitarioari buruzko tailerrak b) Irrati-komunitarioaren harrera gaubelak c) Antolaturiko bisitak komunitateko erakundeetara d) Komunikabidearen hedapenerako formazio saioen eskaintza. Taldea banatu idazkari eta behatzailetan - hezitzaileak moderatzaile rola garatu behar du grabaturiko eztabaidan, non irrati-komunitarioak zergatik behar dituen komunitateko eragileak identifikatu eztabaidatuko den, jardun hori irrati komertzialenarekin alderatuz (behatzaileek feedbacka eskaini behar dute eztabaida amaitutakoan). Hezitzailearentzat informazioa: eztabaidan jorratu behar da: a) Eragileak identifikatutakoan, irrati-komunitarioak horiek gonbidatu behar ditu, komunikabidean inplikatuta egon daitezen. Honek barnean hartu behar ditu: zabalpena, elkarlanerako konpromisoa edota kudeaketa taldean rol bat izatea b) Irrati-komunitario bakoitzak interesa dauka komunitate aniztasuna sustatzen c) Irrati-kate komertzialak jabetza pribatua dira eta ez dute izaten jabetza elkarbanatzeko edota komunitatea kudeaketa taldean inplikatzeko interesik. Horien helburua entzule kopuru handia erakartzea da, eta sarritan euren programazio eskaintza berbera da herrialde osoan zehar.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10 (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin, 4 hezitzaileko).

Variations

Eztabaida grabatu egin daiteke, editatu eta fitxategia sortu, ikusmen urritasuna daukaten partaideentzat lanabes gisa eskaintzeko. Eskuorriak emailez zabal dakizkioke taldeari.

Tips for Trainers

Eztabaida dinamikoki gauzatu. Partehartzaileei galderak luzatu adi jarrai dezaten berau.

Participants

Aparteko eskakizunik gabe.

Analysis and evaluation

Partaideek aipa al ditzakete irrati-komunitarioaren hiru ekimen komunitatearen aktibazioa sustatzeko? Aipa al ditzakete ohiko irratien (komertzialak zein publikoak) eta komunitarioen arteko hiru diferentzia?

Scheduling

Hau ez da derrigor gauzatu beharreko tailerra, baina programazioan sartuz gero, sarrerako atal gisara behar du izan, ikerketa eta elkarrizketa atalen aurretik.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print