IRRATIKO ELEMENTUAK

Brief summary of activity

Hezitzaileak zenbait grabazio labur jarriko ditu, eta irratiko zein elementuri dagozkien identifikatzeko eskatuko die ikasleei.

Aim of the activity

Irratiko elementuak, horien funtzioa eta edukia identifikatzen ikasiko dute.

Expected Outcomes

1. Irratiko elementu ezberdinak ulertu. 2. Ekoizpen eta edukien arabera elementuak deskribatu. 3. Elementu bakoitzaren funtzioa ulertu.

Informations for Trainers

experience and skills required

Aholkulari jarduteko trebezia.

infrastructure, setting, resources

Erreproduzitzailea, gela, aulkiak, arbela/ordenagailua..

Length

90 minutuz.

Materials

Programa zatien audio fitxategiak - Mesedez kontuan izan audio zati bat aukeratu behar dela programa genero bakoitzeko, ekoizpen produktu ezberdin bakoitzaren adibideak emateko. Esaterako: 1. Kirol-saio baten sarrera 2. Musika-saio bateko abesti baten amaierako kredituak (adibidez, “eta hori izan da ‘Heroin’, The Velvet Undergrounden abestia, euren lehendabiziko diskoan argitaratu zutena 1967an, The Velvet Underground & Nico”). 3. Ohiko kontuei buruzko magazin-saio bateko albiste buletina. 4. Interes bereziko gaiei buruzko saio bateko iritzi publikoa 5. Soinu-efektua irratiko eleberria batean. 6. Dokumental bateko bertatik bertara eginiko elkarrizketa bat (estudioz kanpokoa, esaterako). 7. Magazin estiloko saio baten sarreraren audio labur bat. Zati horrek barnean hartu behar lituzke sarrera eta bestelako pare bat elementu (elkarrizketa laburra, iritzi publikoa, albistegia eta abar).

How the activity should take place

Hezitzaileak produkzio elementuen zerrenda bat jarriko du arbelean, edota irakurri: • Saio sarrera, saio bukaera • Aldez aurretik grabaturiko bertatik bertarako elementu sorta • Telefonozko elkarrizketa • Programaren sintonia • Kantak • Soinu-efektuak • Albistegia • Iritzi publikoa (Vox Pop) • Amaierako kredituak • Soinu banda • Loturak • Iragarkien tartea. Hezitzaileak horiek jarriko ditu, eta zerrendakoekin lotzeko eskatuko die ikasleei, eta loturaren zergatiaz galdetu. Musika, edukia, esateko era egokia al da? Taldea bikote edo talde txikitan banatu. Eman zaien saioaren formatuan behar diren elementuen/ osagaien zerrenda bat egiteko eskatu. Formatzaileak berak gidatuko du identifikaturiko elementuen inguruan taldeek izango duten eztabaida - programa mota bakoitzarekin identifikaturiko elementuak jaso arbelean edo paper handi batean. Talde modura eta eztabaidan zehar, ikasleak bideratu zerrendako elementu bakoitzaren funtzioa ondorioztatzera - eskuhartze bizkorrak beharko dira formatzailearen aldetik. Gero, eskatu haiei bat-batean sortzeko: • Saioen sarrera - saio sarreraren edukia • Saio bukaera - saio bukaera, borobiltzeko, hurrengo irratsaioari bide emanez • Aldez aurretik grabaturiko bertatik bertara jasotako elementu sorta - ekitaldi garrantzitsu baten berri-emate landua • Telefonozko elkarrizketa - aditu baten mailako edukien analisia gai bati buruz • Saioaren kuña - gogorarazi entzuleei zer ari diren entzuten, irratsaioaren estiloari indarra eta zentzua eman • Saioaren kuña - irratsaioen tarteetako musika, hizketaldi programa baten atsedenaldia • Soinu efektuak - irratiko eleberri bateko pasarte baterako propioa, pasartea bera dokumentalizatuz ziur aski • Albistegia - kirolez, eguneroko gaiez edota komunitateari buruzko berries azken ordukoa ematek • Iritzi publikoa - komunitateko jendearen iritziak jasotzeko • Amaierako kredituak - entzuleei zer aritu diren entzuten adierazteko • Kuña - saio baten hasiera adierazteko • Loturak - irratsaioko zein zati datorren ostean adierazteko.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10 (4 partaiderekin hezitzaileko).

Analysis and evaluation

1. Ikasleek irrati-elementuak identifika ote ditzakete? 2. Hainbat elementu deskribatzeko gai al dira, eduki eta ekoizpen elementuei erreparatuz? 3. Ulertzen al dute elementu bakoitzaren funtzioa?

Scheduling

Irratsaioaren prestaketa moduluaren aurretik, edo horren baitan, saio motak/saioen elementuak.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print