IRRATIA TUNEATU

Brief summary of activity

Lotsa galtzeko ariketa gisa funtzionatzen du, musika nahasketaren eta eztabaidaren eraginez, irrati komertzial eta publikoetako musika programen zatiak erreproduzituko baitira, gero horiez eztabaidatzeko taldekideen artean.

Aim of the activity

Musika-kate komertzialek gure bizitzan daukaten eraginaz, industria musikalaren ekoizpen eta salmenta interesez eta entzuleek musika irratsaioez espero dutenaz jardutea.

Expected Outcomes

• Irrati-kate musikalek gure bizitzan daukaten eragina ulertzea • Jartzen ditugun abestiei buruzko informazioa ematearen garrantziaz konturatzea • Entzuleriarentzat musika zerk bihurtzen duen garrantzitsu aztertzea (Masen manipulazio mota bat al da hau? Zein eragin daukate elkarrekintza sozialetan?). • Musikaren industriak ekoizteko eta saltzeko daukan interesa ikusaraztea, eta ea zigilu independenteek bestela jarduten duten hausnartzea • Irratsaio batean musikak betetzen duen funtzioari buruz hausnartzea.

Informations for Trainers

infrastructure, setting, resources

Soinu erreprduzitzailea (ordenagailua, mp3, bozgorailuak).

Length

60 minutuz.

Materials

2 minutuko zatiak, irrati publiko eta komertzialetako irratsaioetatik.

How the activity should take place

Partehartzaileek eskualdeko/herriko irrati-etxeko 5 abesti entzungo dituzte (ez da derrigorrezkoa zuzenean izatea - 2 minutuko puskak entzuteak nahikoa behar luke). Abesti bakoitzaren ostean eztabaidatu egingo dute: Inork ezagutzen al du abestia? Zein talde da? Zein urtetakoa da? Zerk sinetsarazten digu hori? Zergatik grabatu zen abesti hori? Zein zen artistaren helburua abesti hori grabatuta? Nork jarriko luke abestia irrati-komunitarioan? Zergatik? Zergatik ez? Salbuespenik ba al dago? Galdera zerrenda askoz luzeagoa izan liteke.

Risk and possible adaptation

Ariketa aspergarria astuna bihurtzen da abesti gehiegi jarriz gero. Bostekin nahikoa eta sobera behar luke izan. Adi! Musikaz eztabaidatzea oso teorikoa eta sasijakituriazkoa bihur daiteke. Gehi: musika gai emozionala da!

Variations

• Partaideei 70 eta 80ko hamarkadetako abesti sortak prestatzeko eskatu. Zer nola entzungo zen gaur egun? Hitzen zein atal dira oraindik esanguratsuak? Zein instrumentu edo ekoizpen-efektu erabiliko lirateke gaur egun?

Tips for Trainers

Galderen erantzunak paper handi batean jaso beharko lirateke parekotasunez eta aldeez ohartzeko.

Participants

Ez du aparteko ezagutza edo abileziarik behar ariketak. Ez da egokia haurrekin egiteko.

Analysis and evaluation

Abesti bildumaren arabera, hainbat ikuspegi eman daitezke: • Zein funtzio daukate musika irrati komertzialek gure bizitzan? Sarritan kanta pila ezagutzen ditugu baina ez dakigu horien izena ezta norena diren ere. Benetan al da ezagutza falta bat hori? Informazio garrantzitsua falta al zaigu? • Ba al dago musika moderno izenda daitekeenik? Zer esan nahi du? Ba al dago soinurik besteak baino interesgarriagotzat jo dezakegunik? Ba al dago jeinutzat jo dezakegunik? Edo gizarte manipulazioa da? Zerk eragiten du gizarte eraldaketan? Galdera hauek musika estiloei buruzko eztabaida baten hasiera izan daitezke. Zergatik hasi zen 70eko hamarkadan musika elektronikoa eta 90ekoan ezagun bihurtu technoarekin? Zer zen hip hopa 80ko hamarkadan - zer da egun? Zein da 60ko hamarkadako eta joan den hamarkadako folkaren arteko ezberdintasuna? • Zergatik grabatzen dute artistek (edo ekoizleek edo konpainiek) musika? Zergatik jartzen dute musika? Zein beharrizani erantzuteko? Ikuskizun soila al da? Edota dirua edo ospea? Ba al dauka mezurik? Musikagintzan diharduen industriara bidera daiteke eztabaida. Bestelako moduak al dituzte zigilu independenteek? • Ba al dago abestirik erabat ergela, aspergarria edo graziarik gabea?Zein ezaugarrik bihurtzen du abesti bat arbitrario edo zozo, edota interesgarri, berri, liluragarri? Musikaren erabilerari buruz jarduteko erabil daitezke galdera hauek Zeun funtzio betetzen du musikak gure saioan?
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print