Grabagailu eramangarria

Brief summary of activity

Oso ariketa praktikoa da hau, partaideak grabagailu eramangarriekin trebatzeko eman beharreko pausoetara bideratuko dituena, kalitate handiko grabaketak egin ahal izateko.

Aim of the activity

Ariketa honek partaideek grabagailu eramangarriekin kalitatezko grabazioak ekoizteko balio du.

Expected Outcomes

Ikasleak gai izango dira ezagutza eta trebezia erakusteko honakoez: a) grabagailu eramangarri baten erabilera b) grabazioen erreprodukzioa grabagailuan.

Informations for Trainers

experience and skills required

Grabagailuen erabileraren ezagutza praktikoa.

infrastructure, setting, resources

Ikasgela eta/edo estudioa.

Length

45 minutu.

Materials

Grabagailuak, mikrofonoak, entzungailuak, smartphone-ak, proiektorea, ordenagailua.

How the activity should take place

Hezitzaileak grabagailu eramangarriak edo telefono mugikorren aplikazioak erakusten dizkie ikaskideei - ekipo/software hori erabiliko dute ikastaroan zehar. Posible bada, gailuaren edo aplikazioaren irudia proiektatu, guztiek ikus ditzaten zein diren gailuaren aginteak. Hezitzailearentzat oharra: azaldu labur zein erabilgarriak diren grabaketa artxiboak irrati-etxe baterako. Hezitzailearentzat informazioa: azaldu taldeari oinarrizko aginteak eta horien funtzioa. Gailu motaren arabera, honakoak hartuko ditu barnean: a) Gailuaren energia, bateriaren lekua eta elektrizitate-sarea. b) Memoria-txartela daukala baieztatzea c) Mikrofonoa konektatzea, edota gailuak daukana erabiltzea d) Grabaketa botoia sakatzea (eta non ikusi zenbat grabazio denbora geratzen zaion) e) Grabazio botoia berriz ere sakatzea hasteko (igarotako denbora, eta pantailan ageri diren zenbatekoak) f) Grabazioa amaitzea stop botoiari emanda. Baimena eman partaideei grabagailua ikusi eta eskutan ibiltzeko - onena litzateke behar adina grabagailu izatea, bana bikoteko (bat bakoitzeko itsutasuna edo ikusmen urritasuna daukaten pertsonentzat). Azaldu gerta litezkeenak grabagailuak erabiltzerakoan. Eskuorri hau banatu moduluaren bukaeran (eskuorri espezifiko batek hau ordezka dezake. Hezitzailearentzat informazioa: honakoak jaso beharko lituzke: • Memoria-txartelaren formatua artxiboak kaltetzea ekiditeko. • Beti inguruko soinuaren pieza txiki bat jaso, eta gero berau erreproduzitu arazorik ez dagoela segurtatzeko • Saiatu inguruko soinuak ekiditen, hala nola erlojuaren hotsa, telebistarena eta abar. • Argi ibili gelan egon daitezkeen oihartzunekin; erabili entzungailuak • Neurgailua egiaztatu eta bolumena behar bezala doitu • Kontuz ibili soinuaren manipulaizoarekin eta gailua edo mikroa uki dezakeen edozerekin • Sare-elektrikora konektatu ezean, ordezko bateria bat izan beti.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

2 grabagailu bakoitzeko (ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkatenekin, bana).

Variations

Denbora gehiago eskaini eta grabagailuaren hitzez hitzeko deskribapen bat prestatu ikusmen urritasunan edo itsutasuna daukaten kideentzat (ikus. Olympus LS 14 grabagailuaren eskuorria).

Tips for Trainers

Saiatu sinplea eta praktikoa egiten saioa, grabagailuen oinarrizko erabilera azalduz, nola grabatu, erreproduzitu eta grabazio mailak zuzen doitu. Tailerra ahal bezain praktikoa egin.

Participants

Aparteko eskakizunik gabe. Edozein talderekin gauza daiteke jarduera hau, eta elementu bisualak kenduz eta ukimenezko hurrerapena ahalbidetuz, itsuekin ere.

Analysis and evaluation

Ikasleek gogoan al dute nola grabatu eta erreproduzitu? Gai al dira mikrofonoa grabagailura konektatzeko? Gogoan al dute nola doitu grabazioa ez dadin distortsionatu? Ba al dakite entzungailuen bolumena erabiltzen?

Scheduling

Elkarrizketa moduluaren hasiera-hasieran eta bukaeran egin daiteke jarduera hau, grabagailuak erabiltzen direlako. Elkarrizketatzeko aholkuen eskuorriekin bateratu behar litzake.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print