Glosategia

Erabiltzen ditugun kontzeptuen azalpena

Ariketak: Helburu jakin baterako burutzen den ekintza, kasu honetan ikasketa irteera konkretu bat lortzeko.

Errefuxiatua: Gerratik ihesi, jazarpenagatik edo hondamendi naturalagatik, bere herrialdea uztera behartua izan den pertsona.

Formakuntza: Talde zein norbanakoentzako trebetasun berriak ikasteko baliabideak eskaintzen diren ekintza. Ikasleen beharretara egokitutako formakuntzak, parte hartzaileen beharretara egokitzen den eta horren arabera antolatzen dela esan nahi du. Parte hartzaileen ikasteko moduetara, ikasketa maila eta trebetasunetara eta aurre ezagutzetara moldatuko den heziketa izango da, beti ere haien espazio eta denborak kontuan hartuz. Ikaslea erdigunean kokatzen du prozesu guztian zehar eta haren ahotsa (iritzia, jakintza, beharra…), formakuntzaren ahots garrantzitsu gisa kontsideratuko du.

Froga Ikastaroak (Pilot training): Bideragarritasun ikastaroak edo saiakera esperimental bezala ezagutzen dira ere eta maila txiki eta denbora tarte laburrago batean egiten diren saiakera-ikastaroak dira. Ikastaroak antolatzen ari den elkartea lagunduko duten froga hauek praktikan erabilgarriak izango diren edo ez zehazten dute.

Grabagailua: Soinuak grabatuko dituen gailua, hauek berriz entzuteko aukera emango duena.

Heziketa: Esperientzia argigarri bat

Hezitzailea/Formatzailea: Ikastaroak eskaintzen dituen pertsona

 Ikasleak / Parte hartzaileak : Formakuntza bidez trebetasun berriak barneratzen dabilen pertsona.

Ikusteko zailtasunak: Ikusteko zailtasunak edo ikusmen urritasuna, ikusmenean murrizketa handia suposatzen duen egoera da. Berau ezin da betaurreko arrunt edo lentillekin zuzendu eta urritasuna duen pertsonaren trebetasunak zenbait alorretan gutxitzea eragingo du.

 Inputa: Esperientzia, informazio, iruzkin edo ikuspuntu baten partekatzea.

 Irakurketa: Entzuleria bati zuzendutako hizketaldi hezigarria.

Irrati estudioa: Irrati saioak ekoizteko gela bat da, zuzeneko emisio edo gerora botako den grabaketa egiteko balio duena. Gela hau intsonorizatua dago, kanpoko zaratak grabaketarekin nahastu ez daitezen.

Irrati librea, Irrati komunitarioa, Elkarte irratiak: Emititzeko hirugarren eredu bat bultzatzen duten irratiak lirateke, irrati komertzial eta publikoen eredutik at. Irrati-estazio komunitarioek giza talde geografiko edo/eta interes konkretu bateko komunitateak ordezkatzen dituzte. Komunitate konkretu batentzat garrantzitsuak diren gaiak lantzen dituzte, zeinak askotan “ahaztuak” diren komunikabide komertzial edo handiagoetan. Irrati komunitarioek ordezkatzen duten jendarteko pertsonak dira bertan lan egin, hau kudeatu eta bideratuko dutenak. Gehienetan, irabazi asmorik gabekoak dira eta mekanismo ezberdinak eskainiko dituzte norbanakoek, taldeek eta komunitateek irratian parte har dezaten. Haien istorioak kontatuz eta esperientziak partekatuz, talde hauek informazioaren sortzaile eta zabaltzaile izan daitezela bilatuko du.

Irrati mugikorra edo kanpoaldean emititzeko teknologia: Haririk gabeko komunikazio sistema eta gailuak dira, irrati frekuentzian oinarritzen direnak. Estudio mugikor baten forma har dezakete ibilgailu batean besteak beste. Gaur egunean bestelako ezarpen teknologikoek IP aplikazioek edo telefono mugikorren aplikazioek, emisioak estudiotik kanpo egitea ahalbidetzen dute.

Irrati paisaia: Eremu geografiko konkretu bateko errealitate ekonomiko, sozial, legal eta esparrukako erregulazioa, zeinak emisioen, lizentzien eta baimenen aitorpena egiten duen.

Irratia: Irrati frekuentziako uhin elektromagnetikoen transmisio eta harrerari dagokio, batez ere soinu bidezko mezuei. Gure kasuan, soinu bidezko programen emisioa entzuleari zabaltzearen ekintza edo industria.

Komunikabide komunitarioak: Komunitate batek sortzen eta garatzen duen komunikabide oro. Komunitate hau geografikoa, identitarioa zein interes komunekoa izan daiteke. Komunikabide komunitarioa ez da komunikabide komertzial, estatal edo publikoa izango.

Mikroa: Soinu uhinak energia elektrikoan bihurtzen dituen instrumentua, ondoren hauek handitu, transmititu edo grabatuak izan daitezen.

Prestakuntza modulua: Formakuntzak antolatzeko modua dira eta formatzaile zein parte parte hartzaileentzako gida bezala funtzionatuko du. Prestakuntza moduluek, aldi berean, prozedurak eta praktika egokiak dokumentatzeko balio dezakete baita ebaluazioaren momentuan trebetasun ezberdinak lortu diren ikustarazteko zerrenda bezala ere.

Soinu mahaia: Grabatzen edo emititzen ari garela soinu ezberdinak nahasteko aukera ematen duen gailua.

Teknika: Eremu konkretu bateko trebetasuna

Xede-taldea: Ikastaro bakoitzak talde hauetako bati zuzendurik egon behar du. Komunikabide komunitarioen kasuan, ikastaro bakoitza formakuntza jasotzen ari den pertsonaren beharretara egokitua behar du izan.