FITXATEGIAK

Brief summary of activity

Audio fitxategiak bilatzen, editatzen, gordetzen eta izendatzen ikasiko dute partaideek, etorkizuneko bilaketak errazteko.

Aim of the activity

Artxibatze sistema batek irrati-etxe batean daukan garrantziaz jabetzea. Fitxategiak artxibatzeko dauden sistema ezberdinak eta puntako teknologia berriak ezagutzea.

Expected Outcomes

Jarduera burutzerako partaideek irrati-etxe batean fitxategiak gordetzeko dauden sistema ezberdinak ezagutuko dituzte, eta artxibo pertsonalak antolatzen, zein formatu dauden audio fitxategiak gordetzeko (wav, mp3, ief, real audio), sareko edizio sistemak, dokumentazio iturriak (bideoak, argazkiak, liburuak eta abar) eta dokumentazioaren xehetasun legalak ezagutuko dituzte.

Informations for Trainers

experience and skills required

Edizio softwarearekin, audioak eta horiek artxibatzeko betekizunekin trebatu behar dute partaideek.

infrastructure, setting, resources

Edizio-etxea (ordenagailu eramangarria estudioko sarera konektatua, edo beharrezko hard-driveduna, zenbait programa eta audio ediziorako softwarearekin, eta entzungailuekin) edo estudio bat.

Length

2 orduz

Materials

Internetera sarbidea. Ordenagailua, beharrezko audio hardware eta softwareduna.

How the activity should take place

Bisita bat egingo irrati-etxeko artxibategira. Partaideek formatu batetik beste batera aldatuko dute, argitaratzeko edota artxibatzeko gertu egon dadin (beranduago emititua edo interneten argitaratua izan dadin). Partaideek formatzaileak emaniko gai zehatz bati buruzko emisio bat topatuko dute sarean dauden fitxategietan (adibidez, www.arrosasarea.eus-en), edozein audio material, edozein fitxategi motakoa, eta irratsaiorako horren erabilera potentziala zein den azaldu. Ostean, sarrera bat idatziko dute zuzeneko emisio baterako. Ariketaren helburua programa batean fitxategi horiek nola erabili jakitea da.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Eskura dauden ediziorako gailuak beste bi hezitzailerentzat.

Risk and possible adaptation

Irrati-etxean ez badago artxibategirik, lanerako erabiliko den audio materiala sarean dauden artxibategietatik edo eskura daukagun beste audio fitxategi batzuetatik atera beharko da. Fitxategi pribatuak ere erabil daitezke.

Tips for Trainers

Hau da aukerarik onena komunikabide artekotasunaren kontzientzia garatzeko, hala nola blog eta webguneetan argitaratuz, Twitter bidez informazioa zabalduz, edota kanalen bitartez. Modu ezberdinetan, hainbat arrazoirengatik ‘…-rik onenak’ izan daitezkeenak aurkeztea (webguneak, CDak…).

Analysis and evaluation

Partaideek jaso al dute ezagutza honakoez?: Irrati-etxe batean artxibatzeko dauden modu ezberdinez. Artxibategi pertsonalak antolatzeaz. Artxiboen formatu ezberdinez edizio sistemetarako. Dokumentazio iturriez (bideoak, argazkiak, liburuak eta abar). Dokumentazioaren aspektu legalez.

Scheduling

Formakuntzaren amaiera aldera.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print