Ezagutu estudioa

Brief summary of activity

Ariketa honek estudioa ezagutzearen erronka luzatzen die parte-hartzaileei, nola funtzionatzen duen ikusteko, hainbat jarduera egiteko eskatzen zaien bitartean bestelako azalpenik eman gabe.

Aim of the activity

Estudioko tresneriari ikasleek izan diezaioketen errespetua edo beldurra galtzea. Tresneriari buruz ikasiko dute, nola dagoen mahaira konektatua, eta horiek erabiltzeko oinarrizko argibideak.

Expected Outcomes

1. Estudioko beharrezko tresneria eta horien funtzioa identifikatu 2. Tresneriaren oinarrizko antolaketa ulertu3. Oinarrizko estudio bat osatu bertako gailuak erabiliz 4. Estudioan kontuan izan beharreko osasunari eta segurtasunari loturiko gutxienekoak ulertu 5. estudioko arauen zerrenda bat osatu 6. Tresneria identifikatu 7. Kontrolagailuak erabili 8. Entzungailuak eta monitoreak erabili mailak egoki doitzeko 9. Osasuna eta Segurtasuna estudioan 10. Estudioko protokoloak

Informations for Trainers

experience and skills required

Hezitzailea estudioko tresneria eta mahaia erabiltzen trebea izan behar da.

infrastructure, setting, resources

Irratiko estudioa: oinarrizko nahasketa-mahaia, ordenagailua, eta/edo grabagailu eramangarria, mikrofonoak, beharrezko kable guztiak, CD irakurgailua, mikroentzat hanka txikiak, entzungailuak.

Length

2 orduz.

Materials

CDak, MP3ak, zenbait grabaketa.

How the activity should take place

Hezitzaileak dauden tresna bakoitzari buruzko azalpena emango du, mahaitik hasita, estudio txiki bat muntatzen duen bitartean. Bukatutakoan, elementu ezberdinak mahaitik nola kontrolatzen diren erakutsiko du. Bukatzeko, ikasleei atal ezberdinen izenak eta horien funtzioa galdetuko dizkie. Ostean, taldea talde txikiagotan banatuko da, eta ariketa errepikatzeko eskatuko zaie, estudioko tresneriaren erabilera ezagutzen dutela erakutsiz, hala nola mikroekin, entzungailuekin, kontrolagailuekin, CD irakurgailuekin eta abarrekin.Audio labur bat grabatu eta erreproduzitu. Erabileraren egokitasunari erreparatu, hala nola mikroena, entzungailuak beti erabiltzearena, eta beste. Hezitzailearen ekarpena (20 minutuz). Bisita gidatu txiki bat egin estudioan zehar. Azaldu zein diren hainbat elementu leku zehatzetan kokatuak egotearen arrazoiak (aurkezleak eskuragarri izatea, esaterako). Lagungarria izan daiteke honako gailuak aipatzea: kontrolagailuak, neurriak edo metroak, botoiak, entzungailuak, entxufeak… Kanal bakoitzaren izendapena azaldu, zein kontrolagailu zein tresnari dagokion esplikatuz. Emititu aurretik aurkezle bakoitzak bere ezarpenen mailen egokitasuna frogatzearen garrantzia aipatu, beste esatari batek mugitu izana gerta daiteke eta. Tutorearen sarrera (25 minutuz): irrati-etxeko eskuliburua aipatu Osasun eta Segurtasun Neurrien eskakizunak azaltzeko. Arau horien zergatia azaldu.Informazioa tutorearentzat: zure irrati-etxeko eskuliburua erabili berau erabiltzeko protokoloaren garrantzia azaltzeko. Hainbat aspektu nabarmentzea ongi etor dakizuke: telefono mugikorraren erabilera, estudiotik at hitz egitea, aurkezle eta gonbidatuekiko errespetua, tresneria zaintzea, Interneten erabilera eta legez kanpoko fitxategiak deskargatzea, gure kideei eskerrak ematea eta horiek aurkeztea, tresneriaren arazoak jakinaraztea, janaria eta edaria estudioan.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

1 hezitzaileko.

Tips for Trainers

Argia izan. Objektu edo elementu konplexu batek luzatu egin dezake jarduera, eta jendea estudioan lasai aritzea baino ez da helburua.

Analysis and evaluation

Ikasleak gai al dira: 1. Estudioko beharrezko tresneria eta horren funtzioa identifikatzeko 2. Tresneriaren oinarrizko antolaketa ulertzeko 3. Oinarrizko estudio bat muntatzeko bertako gailuak erabiliz 4. Osasunari eta segurtasunari dagozkienak ulertzeko 5. Estudiorako arau-zerrenda bat osatzeko 6. Estudioko tresneria identifikatzeko 7. Kontrolagailuak erabiltzeko 8. Entzungailuak eta monitoreak erabiltzeko mailak egoki doitzeko?

Scheduling

Ikastaroan zehar, noiznahi.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print