Ezagutu estudioa -Ikusmen urritasuna dutenentzat-

Brief summary of activity

Ikusmen urritasuna duten pertsonekin estudioa ezagutzera emateko ariketa da hau.

Aim of the activity

Ikusmen urritasuna duten pertsonek estudioa erabili ahal izatea.

Expected Outcomes

Estudioaren antolaketa - Tresneriaren identifikazioa - Mahaiaren erabilera

Informations for Trainers

experience and skills required

Hezitzailea estudioko tresnak eta mahaia erabiltzen trebatua izan behar da.

infrastructure, setting, resources

Irratiko estudioko material gehigarria, tresneria ikusmen urritasuna duten pertsonentzat erabilgarri izateko prestatu saioa hasi aurretik. Esaterako: - Oihal zati bat jarri CD1en bolumen kontrolagailuan, eta oihal mota berbera lehenbiziko CD irakurgailuan. Horrela ikusmen urritasuna duten pertsonek sentitu egin dezakete zein kontrolagailu dagokion zein CDri. - Estudioko tresneria garrantzitsu guztia prestatu, hala nola CD irakurgailuak, mikrofonoak eta ordenagailua. -Ikasleak bolumen kontrolagailua gehienez ere noraino igo behar duen jakin dezan, zelo puska bat jarri bolumenaren mugan. Horrela ikasleak noraino eraman dezakeen sentituko du.

Length

40-80 minutuz (partaide kopuruaren arabera).

Materials

Koloretako oihal sorta bat, ukimenarentzat ezberdinak direnak. Zeloa. CDak.

How the activity should take place

Hezitzaileak estudioko tresneriari buruzko azalpena emango du. Aldi berean, bata bestearen atzetik mahaian esertzen joan daitezke, eta tresneria erabiltzen. Eman iezaiozu begiratu bat ikasketa-bideoari.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Talde txikiak, laukoak esaterako. Taldea handiagoa bada, bitan banatu.

Variations

Mahaian esertzen ari ez diren partaideek abesti baten aurkezpena egin dezakete, edota elkarrizketa bat antzeztu.

Tips for Trainers

Taldea bi talde txikiagotan banatu. Ariketa honek hezitzailearen arreta berezia eta bere azalpen zabalak behar ditu. Argi ibili inork ez dezan mikroarekin burua kolpatu.

Scheduling

Ikastaroaren edozein momentutan erabil daiteke.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print