Emakume etorkinen trebakuntza, hausnarketa bat

Informations for Trainers

Tips for Trainers

1. Taldeaz
Hizkuntza: Zein hizkuntzatan eskainiko dugu ikastaroa? Aldez aurretik jakinarazi behar al dugu? Erdarak, atzerriko hizkuntzak erabili behar al ditugu? Hori horrela, posible al da emaitza igortzea?
Biktimizazioa: Talde hau biktimizatu egiten dugu. Arretaz aritu behar gara emakume etorkinen biktima izaeraren estereotipoa ez indartzeko. Garrantzitsua da beraien ahalmenei, trebeziei eta lanari erreparatzea elkarrekin lan egiteko (hizkuntza-aniztasuna eta kultura-aniztasuna izan daitezke ahalmenetariko batzuk).
Sentsazionalismoa: Biktimizazioari lotua. Zein eratan egiten dugu hitz talde horri buruz?
Haurren zaintza-lanak: Normalki haurren zaintza emazteen ardura bada, haurrekin etorri ahal izateko espazioak eskaini ditzakegu.
Prekarietatea: Azken hilabeteotan, azken urteotan bereziki, asko aldatu da emakume etorkinen egoera. Hiru egoera nagusi identifikatu ditugu:
Jatorrizko herrialdera itzultzeko esperoan daudenak
Langabetuak
Baldintza oso prekarioetan lan egiten duten emazteak
Egia da emazte etorkinek lan baldintza oso kaskarrak izaten dituztela beti jakin izan dugula. Egoera honek beraien egoera emozionalean eragin bat izango du.

2. Ikastaroaz
Espazioa: Ikastaroa toki eroso eta seguru batean egitea garrantzitsua da. Denbora eskaini behar zaio espazio eroso hori atontzeari.
Ikastaroaren helburua: Zein da gure helburua? Gure irrati-etxean irratsaioak ekoitz ditzaten nahi al dugu? Edo ahalduntzea sustatu nahi al dugu? Irratian inplikatzea nahi badugu, irrati-etxearen antolakuntza berrikusi behar al dugu (ordutegiak, antolatzeko moduak…) beraien parte-hartzea errazteko? Eleaniztasuna baimendua al dago gure irrati-etxean?
Beraien itxaropenak ikastaroarekiko: Beraien nahiak eta beharrak zein diren jakin behar dugu. Ezin ditugu behartu zenbait gairi buruz hitz egitera, nahiz eta guri interesgarriak direla iruditu. Informazio gehiago hemen: Emakume etorkinen integrazioa eta ahalduntzea komunikabideetan

3. Oinarrizko arauak ezarri
Feminismoa edo genero-parekidetasuna: Gai hau garatzen al dugu beraiekin? Genero parekidetasunik eza dagoela egoera horren oinarrian uste dugu. Emazte hauek etxeko lanetan, gaizki ordaindutakoetan, aritu ohi dira lanean, gutxietsitako jardueretan alegia, tradizionalki emazteei loturiko jarduerak direlako. Horrek besteentzat garrantzitsuak ez direla pentsatzera eraman ditzake, beraien esanek eta iritziek gainontzekoenak baino garrantzia apalagoa dutelakoan. Garrantzitsuak direla sentitu behar dute, eta beraien esanek eta iritziek interesa daukatela entzuleentzat zein guretzat. Beraz ahalduntzea landu behar dugu, eta irratia ere ahalduntzeko lanabesa da.
Feedbacka: Oso garrantzitsua da ikastaro bukaeran feedbacka egitea, ideia eta kontzeptu garrantzizkoenak argitzeko, eta jakiteko nola sentitzen diren ikaste-prozesua burututakoan.
Adibideak: Zein adibide darabiltzagu trebakuntzan? Eta hitz egiterakoan? Zein irudi erabiltzen ditugu? Saiatu parekidetasuna sustatzen.

4. Hezitzaileaz
Botere harremanez eta ematen diren desorekez ohartu (autoritatea), orekatzen saiatu ahal izateko.
- Gizon zuriak, bertakoak VS. emazte beltzak, etorkinak
Emazte etorkinak hezitzaile izateko trebatzea litzateke egokiena, egoera berean aurkitzen diren beste emazte batzuk trebatzeko, edota hezitzaile-kide bat izan dezakegu (emakume kanpotarra), rolak banatzeko.

5. Proiektuaz
Informazioa hemen: Emakume etorkinen integrazioa eta ahalduntzea komunikabideetan
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print