Aurkezpena

Brief summary of activity

Ariketa honek partehartzaileei zuzeneko programa baten aurkezpena egiteko aukera emango die.

Aim of the activity

Zuzeneko ohiko saio bat aurkezteko gai izatea.

Expected Outcomes

Jarduera bukatzerako, honakoetan trebatuko dira: gonbidatuak (telefonoz zein estudioan bertan), kuñak eta aldez aurretik eginiko grabazioak izango dituen zuzeneko irratsaio bat prestatu eta aurkezten, ustekabeko egoerak kudeatzen (arazo teknikoak, musikaren itzalaldiak).

Informations for Trainers

experience and skills required

Estudioaren erabileran eta suerta daitezkeen arazoei konponbidea topatzen trebatua izatea.

infrastructure, setting, resources

Estudioa edo estudio eramangarria.

Length

2 orduz.

Materials

Ikastaroan zehar ekoizturiko grabazioak.

How the activity should take place

Banan-banan sartuko dira estudioan, eta mikrofono banaren aurrean lekua hartu. Espero ez duten musikaren batekin edo aldez aurretik grabaturiko zerbaitekin aurkituko dira, eta entzuleen atentzioa emisio horren edukietarantz bideratzen asmatu beharko dute. Izan ere, “amaiera sakon batera jaurtiak” izango dira jarduera honekin. Euren performance-a entzuna, ebaluatua eta eztabaidatua izango da hezitzaileen zein partaideen artean. Irratiko eduki ezberdinen konbinazio ariketa bat ere izango da. Programaren erritmoa mantentzen saiatuko dira ikasleak, irratiko bi pieza bereizi konbinatzeaz bat, eta entzuleei aurkezteko adinekoa izango den modu batean. Hezitzaileak emango dizkie irrati edukien atal biak ariketa hau burutzeko (musika, hitzaldia, tempo edo estilo ezberdinetako kanta bi, eta abar). Aurkezpenak eta feedback itzuli batizango dira ostean. Ikasleek musika eta zuzeneko, telefonozko zein estudioko elkarrizketa bat uztartu beharko dituzten ariketa bat ere izango da, aldez aurretik adostutakoaren arabera. Ikasleek albiste labur bat aurkeztuko dute gonbidatuaren elkarrizketarekin (telefonoz zein estudioan) jarraitzeko. Edukiak prestatzeko eta aurkezteko eskatu izango zaie. Aurkezpenean zehar, hezitzaileak ezusteko eragozpenen bat sortuko du; esaterako, aurikularrak deskonektatuz, mikrofonoa itzaliz, musika entzun bitartean akats teknikoren bat sortuz, norbait estudioan sarraraziz azken orduko berri batekin edota antzerakoak.Jarduera honen helburua aurkeztu bitartean eman daitezkeen ezustekoen aurrean erantzuteko gaitasuna garatzea da. Horren ostean, horrelako egoerei aurre egiteko dauden moduen inguruko eztabaida bat egingo da. Irratsaioen plangintzari erreparatuko zaio. Taldea bitan banatuko da. Bakoitzari goizeko edo arratsaldeko 2 orduko programa baten plangintzarekin etortzeko eskatuko zaio. Aldaera gisara, 3 orduko saio baten eskema edo plangintza egin dezakete guztiek batera. Aldez auretik grabatu izan dute materiala erabiliko dute, baina aukeraturiko gaiari ere lotu beharko zaio. Honen helburua eremu orotako esatari gisara ere irratsaioaren ekoizpen fasearen parte izaten jakitea da.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

Txan bakoitzean 1 estudioan.

Risk and possible adaptation

Laburtzea eta saio orientatzaile gisara planteatzea baliagarria izan daiteke ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin.

Analysis and evaluation

Ikasleak arazoei konponbidea topatzeko gai al dira? Bizi izan al dute zuzeneko irratia?

Scheduling

Ikastaroaren amaieran eta zuzeneko irratsaio bat egin aurretik.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print