Albistegia

Brief summary of activity

Albisteen definizioari buruzko eztabaida hartzen du barnean jarduera honek, hala nola baloreak eta formatuak, kazetaritza lanerako modu ezberdinak edota irizpideak, eta albistegi baten ekoizpenarekin bukatuko da.

Aim of the activity

Albistegi baten ekoizpenerako egin beharreko lan guztiak burutzeko gai izatea, baita editatzeko ere.

Expected Outcomes

Jarduera bukatzerako, ikasleek honakoetan trebatuko dira: 1. Editorial-bilera bat bideratzen albisteak aukeratzea, informazioaren ikuspegia hautatzea eta zereginen banaketa zehaztea helburutzat izanik. 2. Informazio iturri ezberdinak kontuan izaten. 3. Nola pilatu eta egituratu materiala. 4. Nola egituratu albistegi bat. 5. Zuzeneko albistegi baten prestaketa eta aurkezpena.

Informations for Trainers

experience and skills required

Aholkulari jarduteko trebezia behar da. Hezitzaileak ez badu esperientziarik albistegien ekoizpenean ideia ona da trebaturiko norbait ekartzea eztabaidan parte hartzeko eta barrutik eman dezakeen bere ikuspegia eskaintzeko.

infrastructure, setting, resources

Ordenagailuak, egunkariak, orriak, estudioa edo estudio eramangarria.

Length

Hiru bat ordu, denbora gehiago ere eskaini ikusmen urritasuna daukaten kideei.

Materials

Grabatzeko tresneria. Edizio tresneria. Telefono hibridoak. Berri-agentziak. Internetera sarbidea. Estudio bat.

How the activity should take place

Parte-hartzaileek eztabaidatu egin beharko dute honako gaien inguruan: Zer dira berriak? Ohiko berriak zein alternatiboak eta horien irizpideak, berriak eta albistegi irratsaioen formatuak, kazetaritza mota ezberdinen berrikusketa… (esate baterako, testua jatorrizko soinuarekin edo gabe, adierazpen eta iritziak, editorial eta abar). Berriemaileekin lanean. Editorial-taulatik eratorritako irizpideak. Hezitzaileak albistegi zehatz bat prestatzeko azalpenak emango ditu. Honako gaiak hartuko ditu barnean: irratsaioaren egitasmoarekin erlazioa daukaten berriak. Albistegi baten elementu posibleak. Behar teknikoak. Albistegi baten egituraketa (gutxienez bertako gai bati loturiko albiste batekin eta bertako erreferentziekin, jatorrizko soinuarekin ahal bada. Soinu euskarriak. Ikasleak taldetan banatuko dira eta zuzenean emititzeko albistegi bat ekoiztu beharko dute, aurreko eztabaida eta hezitzailearen azalpenak kontuan hartuta. Honako pauso hauek jarraituko dituzte lanerako: ikerketa (informazio-iturri bilaketa, gaien aukeraketa eta abar), material sorkuntza eta egituraketa, (telefonozko elkarrizketak, tituluak, materialaren mozketa eta edizioa, eta abar), berrien idazketa, berrien edizioa, albistegiaren egituraketa, berri bereizien elementuen kokapena lehendabiziko eta azkenengo elementuei arreta berezia eskainiz eta zuzeneko albistegiaren aurkezpena estudioan. Feedback saio batekin jarraitu beharko litzateke.

Recommended max. number of participants and trainees to trainers ratio

10 kide (bi taldetan banatuta albistegia ekoizteko) hezitzaileko. 4 hezitzaileko ikusmen urritasuna edo ikasteko zailtasunak dauzkaten partaideekin. Soinu-teknikari bat beharko da ekoizpenarekin laguntzeko.

Tips for Trainers

Soinu-teknikari baten laguntza beharko da albistegiaren ekoizpenarekin laguntzeko. Hezitzaileak esperientziarik ez badauka albistegien ekoizpenean, lagungarria gerta dakiguke esperientzia duen norbait gonbidatzea eztabaidan parte hartu dezan eta berrien prestaketari buruzko bere ikuspuntua eskain dezan. Albistegia zuzenean aurkeztu beharko litzateke. Iraupenak partaide kopuruaren araberakoa izan beharko luke.

Analysis and evaluation

Txandakako feedback bat egingo da ekoizpena amaitutakoan honakoak ebaluatzeko: editore taldearen lana, albistegiaren edukiak, saioaren hurrenkera, afera teknikoak.

Scheduling

Elkarrizketa eta ikerketa ataletan zehar edo horien ostean, eta estudioari eta grabagailu eramangarriei buruzko saioak eta gero.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print