Aholkuak hezitzaileentzat

Informations for Trainers

Tips for Trainers

Hezitzailearen laguntzaile rola:
- Elkarrizketarako eta elkarlanerako aukera sorta eskaini, partaideek erabiltzeko aukera izan dezaten, momentu gogorretan batez ere.
- Ikastaroaren ordu-kopurua kontrolatu, eta jakinarazi taldeari zenbat ikastaro-ordu falta diren.
- Taldea lagundu oinarrizko lanerako arauak zehazterakoan, eta gogora ekarri horiek betetzen ez direnean.
- Taldeari helburuak eta irizpideak zeintzuk diren gogorarazi.
- Giro egokia sortu taldekide guztiak eroso senti daitezen beraien ideiak plazaratzerakoan.
- Gidari rola jokatu elkarri entzuten eta elkarrekin konponbideak topatzen ikas dezan taldeak.
- Galdera ireki eta eztabaidagarriak egin, hausnarketa sustatzeko.
- Norbanakoen hitzak zalantzaz errepikatu, ulertu direla eta talde guztiak entzun dituela bermatzeko.
- Eztabaiden ildoa, azken ideiak edo hitzak, zalantzati laburtu.
- Adostasunak idatziz jaso horma gaineko paper zabal batean, guztiek ikusi ahal izateko moduan eta horien erredakzioa gainbegiratzeko beta izateko moduan.
- Taldean aipatzen diren ohiko gaiak idatziz jaso hormako paperean, taldean adosturiko esaldiak erabiliz.
- Taldea traba edo lotu dezaketen duten eta hitz egin ez diren gaiak izendatzeko modu posibleak eskaini.
- Taldean adosturiko lehendabiziko akordioa bere horretan ez onetsi, hausnartu, nahiz eta gai zailak, eztabaidatsuak edo mingarriak izan.


Bilera eraginkorrak

Lehendabiziko topaketan:
- Eskatu kideei lehenago izan dituzten esperientziei buruz jarduteko. Zer balio izan zien eta zerk ez? Zergatik?
- Zurekiko zein beste ikaskideekiko eroso senti daitezen, lotsa galtzeko jarduerak erabili. Izenak ikasteko jolas bat erabil dezakezu.
- Taldeko saio bakoitzaren helburuak eta pausoak argi azaldu.
- Egitura eta ekintza ezberdinekin egin saiakuntzak - bat-bateko edo antolaturiko eztabaidak, ahozko adierazpenak, ideia zaparradak, eta bestelakoak.
- Aldiro eta erregularki, feedback anonimoa egin taldearen prozesu eta dinamiken inguruan - ikaskideek pare bat hausnarketa idatzi eta kutxa batean jar ditzakete gelatik atera bitartean. Honek arazoak identifikatzen eta lantzen lagun dezake.
Ingurunea albait gehien prestatu. Posible bada:
- Ikasgela berrantolatu komunikazioa sustatzeko - aulkiak borobilean edo zirkuluerdi forman kokatzea da modurik eraginkorrena.
- Lekuz aldatu saioro.
- Giroa aztora dezaketen kanpoko faktoreei erreparatu, hala nola zarata, tenperatura, argia eta bestelakoak.

Talde txikiko ikaste-irakaste saioen bukaeran:
- Edukien ulermena neurtzeko feedback laburrak egin. Hurrengo saioaren hasierako bost minutuak lantzeke edo landu beharrean dauden gaiei edo puntuei eskaini.
- Puntu garrantzitsuenak laburtu saio bakoitzaren bukaeran, edo are hobeago, kideei eskatu laburtzeko.


Talde txikiko komunikazioa eta parte-hartzea hobetzeko ideiakTaldea handiegia bada guztien parte-hartzea berdintasunez eman ahal izateko, kontuan izan:
- Taldea banatzea zenbait zeregin edo saiotarako.
- Egitura piramidala erabili: - hasteko, dena delakoari buruz bakarka hausnartzeko eskatu, gero binaka eztabaidatzeko, gero launaka ideiak laburtzeko, eta abar.

Segurua egin ezazu. Jendea ez da ideiak azaltzeko bezain eroso sentitzen nolabaiteko errieta jaso dezaketela edo barregarri geldi daitezkeela uste badute. Guztiak ekarpenak egiteko bezain eroso sentiaraziko dituen giro bat sortu.

“Errurik gabeko gunea” sortu. Prozesua hobetzeko moduen bilaketa hobetsi behar duzu, eta pertsona edo sail bati errua egoztea ekidin. Ikuspuntuak positiboa izan behar du, ez negatiboa.

Neurtu bakoitzak zenbat parte hartzen duen eztabaidetan.

Taldekideen arteko komunikazioari lagundu:
- Besteei buruzko galderak eginez.
- Besteen ikuspuntuak argituz.
- Ikasleen ekarpenetan oinarrituz.
- Beste batzuen ideiak adibide moduan jarriz.

Taldekideak beraien kabuz hausnartzera bultzatu:
- Zuri eginiko galderak desbideratuz. Erantzun beharrean “zer uste dute besteek?” galdetu.
- Ez zuzenean zuzendu, nahiz eta norantza zuzena izan ez. Hori beharrean, saiatu “ba al daude horri buruz jarduteko bestelako bideak?”, “zein da horren lotura lehenago esan duzunarekiko?”, “zer uste duzue dena delako gogoetari buruz?” edota “zer iritzi daukate gainontzekoek proposamen horren inguruan?” gisako galderak egin.

Menderatzaileegia den kide batekin eskuhartzeko:
- Ahozkoa ez den komunikazioa erabili pertsona hau otzantzeko - esate baterako, klase osoari zeharka begiratu - horrela talde osoari eskaintzen zaio elkarrizketan parte hartzeko aukera eta partaideen erreakzioak kudeatzeko ahalmena areagotzen da.
- Aho betez bultzatuz edo eskatuz ekarpenak egitea.
- Kide horri itxaroteko eskatuz taldeak beste kideei aditu bitartean.
- Kide horri saioaren denbora kontrolatzeko eskatuz.
- Ekarpenak egiteko arauak ezarriz - ikaskideek gutxieneko ekarpen edo hitz hartze kopuru bat eman arte itxaron behar dute berriz ere hizketan hasi ahal izateko, edo denbora tarte batean, neurturiko zenbait minutuz soilik hitz egin dezakete.
- Kide horrekin bakarka hitz eginez bere jarreraren inguruan - hau azken aukera litzateke.

Parte hartzen ez duen kide batekin esku-hartzeko:
- Ahozkoa ez den komunikazioa erabili ausardia transmititzeko - esaterako, berari erreferentzia egin keinu bidez.
- Taldekideei erreparatu erantzunak jasotzeko - hala nola “Kariñe, burua astindu duzu, zer ari zinen pentsatzen?”.
- Taldekide horrek emaniko erantzunak positiboki indartuz.
- Talde bikote edo taldetxoetan banatuz, kide hori hain lotsatuta sentitu ez dadin.

Galderak modu egokian erabili:
- Galdera konplexuegiak ekidin saio hasieran.
- Zure iritzi pertsonala bistarazi nahi duten asmo txarreko galderak ekidin.
- Partaideak hausnarketa sakonetara bultzatuko dituzten galderak luzatzen saiatu - esaterako “Zein erlazio dauka horrek Ximunek lehen aipatu duenarekin?”.
- Galdera itxi edo bateragarriak erabili aurrera segi nahi duzunean, edo erantzun argiak nahi dituzunean.
- Galdera irekiak egin ikaskideak adoretu nahi dituzunean.

Taldeak egin ideia propioak eratorri edo defendatzerakoan.

Ikasleek egiten duten esfortzua eta ekarpena nabarmendu.
FavoriteLoadingAdd to my collected documents
image_pdfimage_print